klima nahasketa eta kultura nahasketa; biak biltzen ditu ekainaren 8ko irteerak. Burgos aldera irteera antolatu du Mendiriz Mendik, Oberaneseko mendietara, Cantoñako tontorrera, hain zuzen. Cantoña da 1.356 metroko mendia, Miraveche herritik igoko dutena, gero, Pancorbo herrira jaisteko.
Iturri askorik ez, eta mendizaleek ura eraman beharko dute. Guztira 20 km inguruko ibilaldia, 6-7 ordutan egiteko aproposa. Irteera 07:30etan egingo dute, Atsegindegitik, eta bueltan 19:30etan iritsiko dira. Apuntatzeko, gaur eta bihar, eta datorren astean astelehen eta ostegunean, 20:00etatik 21:00etara, Mendiriz Mendin. Prezioa: bazkideek 11 euro eta bazkide ez direnek 14 euro.
Klima nahasketa, atlantiarra eta mediterranearra
Paisaje berezia dute Oberaneseko mendiek. Klima atlantiarra eta mediterranearra elkarri lekua hartu ezinda bezala nahastu egiten dira bertan, eta aberastasun ikaragarria es-kaintzen dute. Bertan elkarrekin bizi dira pagoak, arteak, erkametzak, artelatzak eta beste hainbat zuhaitz espezie, eta fauna aldetik harribitxiak direnak: igaraba (Lutra lutra), arrano beltza (Aquila chrysaetos), otsoa (Canis lupus) edo basakatua (Felis sylvestris).
Berta-bertakoa den beste espezie bat, beste harribitxi bat: Losina, zaldi arraza autoktonoa.
Kultura autrigoia, zelta, erromatarra, arabiarra...
Ez dira lur txarrak hauek, eta hainbat kulturek euren asentamendua bertan jarri zuten. La Bureban, ondoko lautadan, Autrigoien asentamendu nagusia zegoen, gero Zeltak egon ziren, erromatarrak, arabiarrak eta azkenik kristauak.