«Galarretan era guztietako jendea elkartu nahiko genuke, igandeko ekitaldian»

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 29a, 02:00

Gure Esku Dago taldean sartzeko gonbiteari zergatik eman zenion baiezkoa?
Erabakitzeko eskubidearen alde gaude, eta ez dut ikusten zein egon litekeen eskubide horren kontra. Bat egiteko edo bestea egiteko, baina eskubide hori ba­koitzarena da orain, bihar eta etzi. Pauso bat eman aurretik beti batera eta bestera begiratu izan dugu, zer etorri daitekeen beldurrez, baina batzutan jakin behar da aurrera egiten, pauso horrekin konforme bagaude.

«Ez det ikusten zein egon litekeen erabakitzeko eskubidearen kontra»

Nola ikusten duzu orain arte Gure Esku Dagok egin duen bidea?
Egokia. Ave Marian 7 urtetik hasi eta 70 urte bitarteko herritarrak ikusi zitezkeen. Jendea mugi­tzen ari da. Egoera politikoa erabat al­datu da eta katalanek bidea za­baldu digute argi eta garbi. Hala ere, bide hau ondo egiteko aurrera egiteko jende ezberdin gehiagorengana iritsi beharko dugu.

Galarretan festa izango da igandean. Zer ikusiko dugu?
Festa polita izango da. Erre­mon­te jaialdiarekin hainbat gauza na­hastuko dira. Antzer­kia, bertsolariak, hamaiketakoa... Set mo­du­an jokatuko dute partidua, mo­men­tuan goi mailan dabiltzan Uter­ga eta Ion eta Etxeberria IV eta Barrene­txea IVak. Set batetik bestera ber­tsolariak izango dira, eta Ozenki abesbatzak ere kantatuko du.
Aurkezle lanak Idoia Altunak egingo ditu, Koldo Aldalur eta Matxin IIIarekin batera. Mikel Laskurainek antzezlana prest omen dauka, eta bi kiderekin etortzekoa da. Hernaniko Pirritx eta Porrotx ere izango dira...

«Enpresa munduko jende gehixeago espero nuen mugimendu honetan»

Bukaera polita prestatu duzue gainera, ezta?
Momentu fuertea hor espero dugu, Kataluniako 120 castellersak ateratzen direnean; ikusgarria izango da.

Zein joango da Galarretara?
Galarretan era guztietako jendea elkartu nahiko genuke. Badakigu Urnieta, Donostia eta Hernaniko Alkateak etortzekoak direla, 11:00etan, ekitaldiaren hasieran, pintxoak eta sagardoa banatzean.

Jende asko inplikatu al da festa hau antolatzeko?
Bai, eta gogoratu Gara­ya­rrek autobusak dohainik ja­rriko di­tu­e­la Atsegindegitik Galarretara jo­an-etorrian 11:30etatik 13:00e­tara. Suharri jatetxeak pin­txoak jarriko ditu, Sagar­doaren Txa­pelketan parte hartu duten zor­tzi sagardotegiek jarriko dute sagardoa... Eskerrak eman behar diz­kiegu denei.

Enpresariak inplikatzea beharrezko al da mugimendu honek indarra hartzeko?
Zenbat eta jende gehiago inplikatu, hobe. Nik enpresa munduko jende gehixeago espero nuen mugimendu honetan. Enpresa munduan ari denak estabilitatea nahi du, eta zenbait mugimenduk zalantza sortu lezake. Hala ere, enpresen atzean per­tsonak daude, eta erabakitzeko eskubidea eurena ere bada. Zer kalte eta zer mesede duen hainbeste begiratu gabe.

«Ave Marian jende ezberdin asko ikusi genuen, eta aurrera ere zabaltzen joan behar dugu»

Herri honek aurrera hartu lezakeen bideak bildurtu al lezake enpresaria?
Pertsonalki, neri bildurrik ez dit ematen bat ere. Baina Estatutik horretan ari direla eta jarraituko dutela ez daukat zalantzarik.

Ekainaren 8tik aurrera zer?
Nere ustez ekainaren 8an bide bat hasi egingo da, eta ez bukatu. Hortik aurrera bide luzea eta lan asko dago egiteko nahi dugun helburura iristeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!