Hiru txapela irabazi, baina finalerako pasean ezin, Etxarri eta Lixtok

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 29a, 02:00

«Pena haundiarekin» gelditu dela dio Arkaitz Etxarri her­naniarrak, berak eta Lixto txakurrak ez baitute lortu Ba­surdeetako Arrasto Txakurren Espainiako Txapelketarako sail­­katzea. Baina izango dute nolabait arantzatxoa kentzeko au­kera; asteburu honetan joka­tuko den Nafarroako Ko­pan eta ekainaren 21 eta 22an jokatuko den Gipuzkoako Kopan.
Hala ere, ikaragarrizko den­boraldia egin dute biek, orain arteko sailkapen guz­tietan lehenengo postua lor­tuta.

Nafarroa, Gipuzkoa eta Arabako txapeldunak
Nafarroan hasi zuten den­bo­ral­dia Etxarri eta Lixtok, api­rilaren 26an; Elizondon. Nafa­rroa­ko txapela nafarren artean jokatu zen, baina aldi berean jokatu zen txapelketa orokorra; hor, lehenengo postua lortu zuten.
Maiatzaren 1ean, berriz, Berastegin izan ziren, eta bertan, direnak eta ez direnak irabazi zituzten! Gipuzkoako txapela batetik, eta txapelketa orokorra, bestetik.
Azkenik, Araban izan ziren maiatzaren 3an, Izarran, eta han ere sailkapen orokorreko lehenengo postua lortu zuten.

«Lixto ehizerako txakurra da berez, baina ederki daki nora eta zertara dijoan: koilaretik helduta ehizera, eta arnesetik, txapelketara».

Euskadikoan, «egun txarra»
Euskadiko Txapelketa, berriz, Orduñan jokatu da, pasa den igan­de­an. Bosna arabar eta bizkaitar, eta zazpi gipuzkoar aritu dira lehian; tartean, noski, Etxarri eta Lixto. Joan aurretik, «au­rre­neko 4en ar­tean sailkatzea» zuen buruan Arkaitz Etxarrik, 4-5 pasatzen baitira txapelketa nazionalera, eta «helburua txapelketa nazionalera pasa­tzea» baitzen.
«Bizkaian badira bi-hiru fuerte xamar dabiltza­nak; Ara­ban ere bada baten bat; eta Gipuzkoan, beste pare bat. Baina Lixto oso erregularra da eta gutxitan egiten du kale. 4 urte egingo ditu txapelketatan, eta lehenengo urtetik hona asko asentatu da. Nik ere ikasi egin dut; lasaiago egoten naiz, eta txakurra eta bion hartu-emana hobea da. Detaile txi­kiekin ere erantzun egiten dit», zioen joan aurretik. Baina, azkenean, ezin.
«Lixto gaizki ibili da. Zorte txarra izan dugu, eta pena haundiarekin gelditu naiz. Txakurra orain oso ondo dago, baina! Hurrengo urtera arte itxoin beharko dugu!».

«Zorte txarra izan dugu, eta pena haundiarekin gelditu naiz. Txakurra orain oso ondo dago, baina! Hurrengo urtera arte itxoin beharko dugu!».

Urtez urte, maila gora
Azken helburua lortu ez badu ere, Arkaitz Etxarri pozik dago orain arteko emaitzekin. Ez ba­karrik txapelketakoekin; bai­­ta antolakuntzaren alde­ko­ekin ere. Izan ere, 3 urte besterik ez dira Euskal Herrian ere Fede­ra­zioarekin txapelketa antolatzen hasi zela, eta parte-hartzaile kopurua asko hazi dela ikusi du.
«Kantabrian edota Bur­go­sen, adibidez, maila altua da, ohitura baitute. Baina hemen orain dela 3 urte hasi ginen Federazioarekin txapelketa hauek antolatzen, eta arra­kas­ta izan dute! Gipuz­koakoan 41 parte-hartzaile izan ginen, le­-h­engo urtean baino bi aldiz gehiago, eta Arabakoan ere as­ko elkartu ginen: kan­ta­bria­rrak, burgos­tarrak, nafa­rrak, arabarrak, bizkaitarrak, bai­na Gipuzkoatik ni ba­karrik!».
Beste pausu bat eman nahi du orain. «Basurde batzuk legalizatzea nahi dugu, entre­natu ahal izateko. Beste toki batzuetan horrela egiten da».

Lixto, denetarako txakurra
«Txakurraren abilidadea ga­rrantzitsua da; baita zortea ere! Baina erakutsi ere egin behar zaio; denbora dedikatu». Ho­ri­xe egin du Etxarrik Lixtorekin. «Txapelketetarako mendira joan izan gara astean pare ba­tetan, arratsaldez, aurreko gau­eko arrasto bila. Bestela, ehi­ze­rako txakurra da. Batzuek txapelketatarako bakarrik era­bil­tzen dituzte. Baina honek ederki daki nora eta zertara dijoan: koilaretik helduta ehi­ze­ra, eta arnesetik, txapel­ketara».
Lana eskatzen duela-eta, Ar­kaitz Etxarrik ez dauka Lixto inolaz ere ordezkatzeko asmo­rik. Ederki ibili dira, eta da­to­rren urtean izango dute au­ke­ra aurtengo helburua lortzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!