«EAJko ordezkariak Orona eta Mondagron Unibertsitateari babesa ematen izan gara»

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 29a, 02:00

Oronak eta Mondragon Unibertsitateak Galarretan dituen instalakuntzak bisitatzen izan ziren larunbatean EAJko eskualdeko ordezkariak. Astigarraga, Lasarte, Andoain eta Hernaniko zinegotzien esanetan babesa ematea izan zen helburua: «esker ona adierazi genien Orona eta Mondragon Unibertsitateari Hernaniren alde egindako apustuagatik. Izan ere, ziur gaude instalazio berriek eta bertan egingo diren ikerketek onura ekarriko diotela eskualdeari». Amaitzeko, gainerako enpresa eta erakundeei Oronak eta Mondragon Unibertsitateak hartutako bideari ekiteko gonbitea luzatu zieten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!