Finalerako pasea helburu, urtea borobiltzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 29a, 02:00

Gipuzkoako eskolarteko txapelketa ari da jokatzen Urumea Ikastolako taldea. Lagu­nartean kirola egin eta une atsegin bat pasa­tzea da gazteen nahia. Talde ederra, sendoa osatu dute aurten, eta emaitzak ere aldeko dituzte, anekdota eta guzti. Futbol 8 txapelketan aritzen dira gazteak, eta jokalari bat lesionatu egin denez, 7 jokalarirekin jokatuko dute hernaniarrek.
Joan den asteburuan final laurdena zuten jokoan Lazkaon, San Benitoren kontra, eta 5-3 irabazi zuten. Asteburuan Oña­tiko Elkar Hezi taldearen kontra jokatu dute finalerdia. Zubietan izango da neurketa, goizeko 10:00etan. Talde irabazleak jasoko du saria: finalerako pasea. Her­naniarrak ilusio haundiarekin dira, denboraldia borobiltzea baita orain, helburua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!