EH Bildu alderdia izan da bozkatuena

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 28a

594 boto lortu ditu EH Bilduk Astigarragan. Bigarren alderdi bozkatuena EAJ-PNV izan da, 333 botorekin. Abstentzioa, %64,25.

Europako Parlamentua osa­tzeko hauteskundeak izan ziren igandean eta EH alder­diak lortu zituen boto gehien, Astigarragan. Dene­ra, 594 boto lortu zituen. Bigarren alderdi bozkatuena EAJ-PNV izan zen, 333 boto­re­kin.  Hirugarren indarra, Podemos alderdia izan zen. 122 boto jaso zituen. Atzetik geratu zen PSOE 111 boto­re­kin. Bosgarren bozka­tuena, berriz, Ezker Anitza (IU-EKI)  izan zen; 68 boto lortu zitu­en. PPk 59 boto lortu zituen eta UPyD alderdiak, 32.
1.447 herritarrek eman zu­ten botoa, 4.048 herrita­rre­ta­tik. Beraz, abstentzioa %64,25e­koa izan zen, orain bost urte baino zertxobait ba­jua­go. Orduan, %67,31koa izan zen.

EMAITZAK:
EH Bildu 594
EAJ-PNV 333
Podemos 122
PSOE 111
Ezker Anitza (IU-EKI) 68
PP 59
UPyD 32
EQUO-PUM+J 21
Aulki zuriak 15
Ciudadanos 10
Partido animalista 9
Partido X 7
PCPE 6
DER 3
Impulso social 3
Esquerra republicana 2
Extremadura unida 2
VOX 2
Partido andalucista 2
Proyecte Europa 2
Movimiento de renovacion 2
Iniciativa Feminista 1
REcortes Cero 1
Partido Humanista 1
Piratas 1
CILUS 1
Boto txuriak  22
Baliogabeko botoak 15

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!