2014ko kiroletako diru laguntzak eskatzeko epea zabalik dago. Eskaerak ekainaren 4rako aurkeztu behar dira, udaletxeko erregistroan. Informazioa eta bete beharreko orriak udaletxeko erregistroan eskatu daitezke edo www.astigarraga.net webgunetik jaitsi. Honako diru laguntza lerroak daude: Kirol ekintza puntualetarako (19.000 euro), Astigarragako kirolarientzako (1.000 euro) eta Kirol programetarako (2.000 euro). Onartzen den diru laguntza bi zatitan ordainduko da: %70a diru laguntza onartutakoan, eta gainerako %30a, jarduera egin eta agiriak aurkeztean.