Berdintasun plana osatzen ari da Astigarragako Udala eta herritarren iritzia jasotzeko inkesta bat prestatu du. Inkestak, larunbata baino lehenago entregatu behar dira Kiroldegian, Kultur Etxean edota udaletxeko Erregistroan. Horrez gain, ekainaren 4an, bilera bat egingo da ondorioak aztertu eta eztabaidatzeko. 19:00etan izango da udaletxean. Informazio gehiagorako, Berdintasun sailera deitu daiteke: 943 33 52 30 (Lorena).