Astigarragako Txirrindulari Taldeak Txirrindagan festa antolatu du asteburu honetan. Joseba Barandiaran plaza izango da gunea eta honako ekintzak nagusituko dira: umeekin bizikleta buelta, gold sprint lehiaketa, ziklo maratoia, mendi bizikleta martxa, sagardotegia...
Ziklo maratoia larunbat gauez izango da. Kiroldegian eman behar da izena. Mendi bizikleta martxa (30 km) igandean izango da. Izena emateko: www.kirolprobak.com. Sagardotegirako txartelak, Ikatzan eta kiroldegian daude.