Ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izango da larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 28a

Iazko arrakasta ikusita, 4x4 erakustaldia berriz antolatzea erabaki du Oztopo Racing taldeak. Larunbatean izango da, Bidebitarten, babes ofizialeko etxeen atzean. 50 metroko tartean, altuera desberdinetako zuloak gainditu beharko dituzte parte hartzaileek. Bost gune egongo dira. Erakustaldia arratsaldeko 16:00e­tan hasiko da, baina eguerdiko 12:00etan, kotxeak ikusi eta argazkiak ateratzeko aukera egongo da. 17:00etan, berriz, The Zepo rock talde hernaniarrak joko du. Sarrera euro 1 ordaindu beharko da, momentuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!