Ostiraleko jaialdirako, sarrerak salgai

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 28a

Boxeo jaialdia izango da ostiralean, Astigarragako kiroldegian (22:30). Amateur mailan dabiltzan punta-puntako 12 boxeolari izango dira lehian. Hain zuzen, 6 borrokaldi izango dira. Sarrerak salgai daude kiroldegian bertan, eta Paco Buenon (Errenteria). Sarrera orokorrak 10 euro balio ditu eta aulkietakoak, 12 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!