Bueltako partidua Astigarragan, etzi

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 28a

Astigarragak 1-2 irabazi zion joaneko partidua Arrasateri. Ostiralean jokatuko dute bueltakoa, 19:30etatik aurrera, Astigarragako pelotalekuan. Final laurdenetarako pasea dago jokoan.

Herriarteko Txapelketari ostiralean ekin zion Asti­garragak. Final zortzirene­tan, Arrasateren aurka lehia­tzea tokatu zaio eta joaneko partiduetan 1-2 nagusitu zen (12 tanto dituzte aldeko, berdinketa badago). Kadete eta jubeniletan irabazi zuen Astigarragak.
Bueltako partiduak ostira­le­an jokatuko dira, Astigarra­gako pelotalekuan. Arratsal­de­ko 19:30etatik aurrera jokatuko dira.
Ostiraleko emaitzak: kade­teetan (9-22), Gorka Oiarbide eta Hodei Espositok jokatu zuten.  Nerbioso hasi ziren, dudekin, baina jokoa hobetu eta irabaztea lortu zuten.
Jubeniletan (17-22),  Maikel Ruiz eta Argoitz Otañok partidu oso ona egin zuten. Otañok bere kolpea­rekin dominatu zuen jokoa.
Nagusietan (22-16), Xa­bier Barandiaran eta Jokin San­txezek hasiera oso kaxkarra eman zioten. Ondo­ren, jokoa hobetu eta 15-16ra gerturatu ziren. Ez zen nahikoa izan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!