Zabalik dago Axeri Bila lasterketa herrikoian parte hartzeko izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 28a


San Joanen aurretik, ekainaren 21ean, Axeri Bila lasterketa korrituko da herrian, CD Hernanik antolatuta. Haurrentzako eta helduentzako lasterketa izango da. Txikienek atletismo taldeko lokalean eman behar dute izena, ekainaren 7tik 20ra bitartean; debalde da. Helduen kasuan, dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Ekainaren 20ra arte egongo da aukera www.kirolprobak.com helbidean. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte helduen lasterketan. Txip horia daukatenek 9 euro ordaindu behar dituzte eta gainerakoek 11 euro. Egunean bertan apuntatuz gero, 16 euro izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!