Bizikletan, patinetan, oinez... Ziklobian parte hartzeko dei egin dute

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 28a

Urumeako Ziklobia izango da igandean. Donostia, Astigarraga eta Hernani lotzen dituen errepide zaharra itxi egingo dute motordun ibilgailuentzat (08:00-20:00). Ekintza ugari izango dira, egun osoan.

Loiolatik Hernanira doan errepidean, Urumeako Ziklo­bia ospatuko da igandean. Ekimen honen helburua da, egun ba­tez, motordun ibil­gailuak erre­pi­detik atera eta errepideaz beste modu batera gozatzeko aukera ematea: bizi­kletan, pa­ti­netan, oinez, gur­pil­dun aulki­an... Hori horrela, erre­pidea itxita egongo da motor­dun ibil­gailuentzat, 08:00e­tatik 20:00e­ta­ra. Astiga­rra­gako Udalak, Her­­naniko eta Donos­tiako Uda­lek bezala,    hainbat ekintza antolatu ditu herriko taldeen laguntzarekin (10:00-18:00). Gune desberdi­nak egongo dira eta parte hartzeko dei egiten diete herritarrei.
Bestalde, Udalak barkame­na eskatu nahi die igandean kotxea erabili behar duten herritarrei, jasan beharko dituz­ten eragozpenengatik.

EGITARAUA, ASTIGARRAGAN
Lizeaga sagardotegi parean
Sagardoaren ibaia gunea.
Errotondan
10:00, genero indarkeriaren
aurkako bufanda jostea.
10:00, txistulariak bidean zehar.
11:00, postuak.
12:00, kedada, ibilbidean zehar esaldiak idatzi.
12:30, trikitilariak ibilbidean zehar.
13:00, Txirrindagan BTT
lasterketako oparien zozketa, Joseba Barandiaran plazan.
16:00, AHIT haizezko taldea.
17:00, Taupada batukada.
Erribera plazan
10:00, Tolosako merkatua.
Jolas tradizionalak/txozna.
11:00, haurrentzako zumba eta cardio box saio irekiak.
Serigrafia tailerra.
12:00, giza-proba: Emarri/Urretxu.
12:30, plaza dantzak.
13:30, bingoa.
14:00, JAZZ4U (Bosa Nova).
15:00, haurrentzako tailerrak.
16:00, sabel dantza.
18:00, Killer Dalsie (Metal).
Martindegin ere gunea

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!