Bizikletak protagonismo berezia hartuko du datorren asteburuan, Astigarragan. Izan ere, Txirrindagan festa antolatu dute, bizikletaren inguruko festa. Asteburu osoan, ekintza ugari izango dira adin eta gustu desberdinetako jendearentzat: umeentzat bizikleta irteera, Gold sprint lehiaketa fixie bizikletekin, ziklo maratoia, mendi bizikleta martxa eta sagardotegi herrikoia. Astigarragako Mundarro Txirrindulari Taldeak antolatu du.
Ziklo maratoian, 30 bizikleta batera
Ekintzen artean azpimarratzekoa da Joseba Barandiaran plazan egingo den ziklo maratoia. Larunbat gauez izango da 21:00etatik 00:00etara. Ordu eta erdiko bi txanda izango dira eta txanda bakoitzean 30 pertsona ariko dira. Txanda bakoitza 6 euroan dago. Kiroldegian apuntatu behar da.
Mendi bizikleta martxan ere, izen ematea zabalik
Igandean mendi bizikleta martxa antolatu dute. 30 km inguruko ibilbidea izango da Txoritokieta eta Santiomendi mendietan barrena. Izen ematea zabalik dago www.kirolprobak.com helbidean, 8 eta 10 euroan.
TXIRRINDAGAN 2014
Maiatzak 31, larunbata
16:00, Umeekin bizikleta irteera.
18:30, Gold sprint lehiaketa,
Fixie criteriuma.
21:00, Ziklo maratoia.
Izen ematea, Kiroldegian.
Ekainak 1, igandea
09:00, Mendi bizikleta martxa.
Izen ematea, www.kirolprobak.com.
14:30, Sagardotegi herrikoia. Txartelak, ohiko tabernetan.