Bertso afariarekin ospatuko dute txotx denboraldiaren bukaera

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 28a, 02:00


Larunbatean izango da txotx denboraldiaz gozatzeko azken aukera Otsua Enea sagardotegian. Bezperan, ospakizunerako tartea jarri dute. Bertso afaria antolatu dute Sebastian Lizaso eta Millan Telleria bertsolariekin. Festak ez du etenik izango, eta segidan, Xafre trikitilariak jarriko du martxan. Afarirako erreserbatzeko aurrez deitzea komeni da 943 55 68 94 telefonora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!