San Joan egunean umeen tanborradan parte hartu nahi duten neska mutilek izena eman behar dute aldez aurretik. Bi egun zehaztu dituzte horretarako: gaur eta bihar. Elkartean eman behar da izena, arratsaldeko 19:15etatik 20:00ak bitartean. Entsaioak astearte, asteazken eta ostegunetan izango dira, 19:15etan.