Aurreneko aldiz 3x3 txapelketa antolatu zuten asteburuan Hernanin. Antolatzaileak harro daude izandako partehartzeagatik: «15 talde biltzea lortu dugu, eta egun osoan saskibaloia eta lagunartea izan ziren nagusi». Saskibaloi klubak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu zuten guztiei, eta laguntzaile, boluntario eta Gazte Asanbladari. Sailkapena, ondorengoa: seniorretan, Pollen Troters (Donostia); juniorretan, Platanondoak; 3ko txapelketan, Peru Dominguez; Kadetetan, Minabodekiev. Azkenik, sari herrikoiaren Deskanso taldearentzat izan zen, denak hernaniarrak izateaz gain, federatu gabeak zirelako.