Emakumeek herriko sinboloetan duten presentziaz mahai-ingurua, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 28a, 02:00

Bi gonbidatu berezi izango dira mahai-inguruan eta herritarrei gerturatu eta parte hartzeko gonbitea luzatu diete. Gaur, 19:00etan, Biterin.

Hernaniko Berdintasun Kon­tseilua hausnarketa bat egiten ari da orain urte batzuetatik hona, espazioa eta generoaren inguruan. Proiektu bat egina dute ‘Andrekale’ izenarekin, eta bertan aztergai jarri nahi da herri eta hirietako leku izenak aukeratzeko ga­raian kontuan izaten diren irizpideak.

Herritarrei deia
Proiektu honen harira ma­haingurua antolatu dute gaur, iluntzeko 19:00etan,  Biterin. An­drekale: emakumeen presentzia herriko sinboloetan izena jarri diote mahai-inguruari, eta bi hizlari berezi gonbidatu dituzte okasiorako. Ba­tetik, Merche Tranche Ipa­rragirre ikerlaria, historialaria, eta  genero eta espazioan aditua.

`Andrekale’ proiektua aurrera eramateko taldea osatzen ari dira. Parte hartu nahi dutenek lehenbailehen eman behar dute izena.

Bestetik, Irungo Bilgune Feministako ki­dea den Miran Lantz Solbes. Mahai inguruan parte hartu nahi duten herritar guztiak gonbidatu dituzte, entzun eta iritzia ematera.

‘Komanditario Berriak’  proiektua, martxan
Tabakalerak antolatu duen Ko­manditario Berriak proiektuan onartua izan da An­drekale. Lehen aipatu bezala, Andrekale proiektuaren helburuetako bat da aztergai jartzea herri eta hirietako izenak aukeratzerakoan kontuan izaten diren irizpideak. Proiektua aurrera eramateko taldeak urte eta erdi inguru du. Azaldu dutenez, taldea irekia dago eta hurrengo bilera bitartean parte hartu nahi duenak izena eman beharko du. Behin martxan jarrita, ezin izango da parte hartu. Ho­rre­tarako: Plaza Feminista (Aris­tizabal 7, behea), 943 33 70 17 edo  irantzu-j@hernani.net.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!