Aurreneko bilera gaur: kultura, euskera, kirola...

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 28a, 02:00

Proposamenak egiteko aukera izango dute gaur herritarrek, Biterin, 18:00etatik aurrera.

Hernaniko Udalak 500.000 euro aurreikusi ditu 2015 urteko aurrekontuan, herri­ta­rrek zer egin erabakitzeko. Aztikerren laguntzarekin par­­­tehartze prozesuaren ja­rri dute martxan, eta helburua da herritarrek   pro­­­posamenak egitea Her­nanik dituen be­ha­rren in­guruan. Bileretan bertan eztabaidatuko dira pro­po­samenak eta aurrekontuan sartuko di­renak lehenetsiko dituzte. Prozesu osoa hiru f­a­se­tan egingo da eta irailerako erabakita izatea espero da.

Bilerak, gaika
Ekainaren 11 bitartean bost bilera egingo dituzte, gaika. Aurrenekoa gaur deitu dute, eta landuko diren gaiak izango dira: kultura, eus­kera, jaiak, kirola, musika, ar­te sorkuntza... Biterin jarri dute zita, 18:00etan.
Proposamenak egiteko beste zenbait bide ere ba­dau­de: Auzoek, Partehartze Ba­tzor­dean. Eta herritarrek, Uda­leko, Kiroldegiko edo Bi­teri kultur etxeko buzoie­tan; eta www.hernani.net orrian.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!