«Sinistu ezinda nabil, datorren urtean Primerako taldearen parte izango naiz»

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 28a, 02:00

Urtean hogei taldek izaten dute munduko futbol liga inportanteenetakoan jokatzeko aukera, eta horietako bat izango da 2014-2015 denboraldian Eibar. Gorka Kijera bertan ariko da, onenen artean.

Asko desiratzen diren ame­tsak egi bihurtzeko arriskua iza­­ten dute eta Eibar futbol tal­deari hala gertatu zaio. Den­bo­raldia bukatzeko bi partiduren fal­tan lortu dute hainbeste ames­tutako igoe­ra. Igandetik Aurreneko Mai­lako taldea da Eibar. Gorka Ki­jera herna­nia­rrak bertan jo­katzen du, eta Kro­nikari aitortu dio­nez, sinis­tu ezin­da daude oraindik: «lor­tu du­­guna gau­za haundia da, lai­­no batean gaude, asi­mi­la­tzea kostatzen ari zaigu... bai­na denbora kontua da, Le­henengo mai­lako taldea gara».

Azkeneko momentura arte, zain
Igandeko jardunaldia hasi au­­­­rretik bazekiten igoera egun ho­rretan gauzatu zi­te­keela. Emai­tzetako bat, Mur­cia eta Za­­­ragozaren ar­te­koa, aldeko zu­ten. Beraiek ere, egin be­ha­rreko lanak egin, eta 1-0 ira­ba­zi zuten Alavesen kon­tra. Las Pal­­mas eta Re­crea­tivoren ar­te­ko emaitza falta zen: «al­da­­ge­lan sartu gi­nen, irratia piz­tu eta par­tidua internetez iku­si ge­­­nuen. Recrek irabazi be­har zuen, bai­na Las Pal­mas au­rre­ra­tu zen 2-0. Da­torren as­te­bu­ru­ra itxa­ron be­har­ko ge­nuela sinistuta geun­den. Bai­na Recrek 2-1ekoa sartu zuen, eta 2-2koa; eta 3-3koa! Bost mi­nu­turen faltan kon­tu­ratu ginen igo­tzeko au­kera asko ge­ni­tuela. Hura an­tsie­tatea. Bizi­tzan behin ger­­ta­tzen den zer­bait da, ez dut hitzik sen­titu nue­na deskri­ba­tzeko. Amets bat be­zala bizitu ge­nuen».

«Etorkizuna Primeran ikusten dut»
Urtebetetzeko opari ederra jaso zuen igande gauerdian Ki­jerak. Kronikari aitortu dio­nez, festa ordu txikietaraino lu­zatu zitzaien. Ospakizun ofi­ziala larunbatean dute: Eibargo Udalean harrera eta Arrateko basilikara bisita.
Kirol arloan, Eibarrek bete ditu helburuak. Le­geak dio ordea, kapital zabal­kun­tza egin behar duela klubak; bestela, 2B mailara jaitsiko lirateke. Kijerak esperantza baduela dio, eta datorren urtean Primeran ariko direla.
Bere etorkizunari dago­kio­nean, kontratua du, eta itxaropentsu dago: «badakit jende berri asko etorriko dela. Nik kontratua dut, eta Pri­me­rako taldearen parte izango naiz. Orain gogor entrenatu be­har dut».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!