Europako Hauteskundeetan, EH Bildu alderdiak lortu ditu boto gehien, Goizuetan. Denera, 317 boto lortu ditu (86,37%). Bigarren alderdi bozkatuena, EAJ-PNV izan da 21 botorekin. Hirugarren indarra, berriz, PP. Alderdi honek, 11 boto lortu ditu. Atzetik geratu da PSOE 5 botorekin. Podemosek 4 boto lortu ditu eta UPyDk ere beste 4. Gainerakoak: EPDD 2; F.A.C 1; eta I-E 1.
367 herritarrek eman zuten atzo botoa. Abstentzioa %42,83koa izan zen.