igande arratsaldean Txirrita kalean pasa zenak ertzain asko ikusiko zituen bertan. Izan ere, arratsaldeko 14:15ak aldera abisua jaso zuten ertzainetan, lapurreta abisua hain zuzen ere, Hernaniko bankuetxe batetik. Hernaniko Kronikari barne sailak jakinarazi dionez, abisua jaso bezala inguratu ziren bertara, eta ez zuten ezer topatu. Egoera aztertu ondoren, ondorioa da, alarmak beste zerbaitegatik jo zuela, eta ez zegoela inongo lapurreta arrastorik, eta are gehiago, lapurreta saiakerarik ere ez zela izan.