Tilosetako pelota giroan gaur beste arratsalde polit bat espero da, eta bihar beste bat. Tilos 7 Pasa txapelketa azken faseetara sartzeko bidean da, eta bai lehenengo mailan eta bai bigarrenean mutilen partiduak izango dira, denak kale edo balekoak; alegia, irabazten dutenek aurrera egingo dute eta galtzaileek agur esango diote aurtengoz, txapelketari.
Astebururako jakingo da hurrengo faseko partiduak, datorren astean hasita jokatuko direnak, zein izango diren
Lehendabiziko mailan, irabazten duten sei bikoteek ligilla jokatuko dute, bina taldetan banatuta. Bigarren mailan, irabazten dutenek finalaurdenak jokatuko dituzte. Fase horiek datorren astean hasiko dira, emakumezkoen final laurdenak bezalaxe.
Arratsalde pasa ederra
Hasi 19:00etan eta 21:00ak pasatxo arte hiruna partidu izango dira gaur eta bihar, pelotazaleentzat. Gaur jokatuko dira bigarren mailako bi, eta lehenengo mailako bat, eta bihar alderantziz. Astebururako jakingo da hurrengo faseko partiduak zein izango diren.
GAUR
19:00 Torero-Aritz / Iturbe-Arozena (2garren maila)
19:45 Errasti-Esnaola / Elejalde-Navarro (1go maila)
20:30 Ekhi-Lander / Jon-Xabier (2garren maila)
BIHAR
19:00 Iban-Xabier / Aitor-Joxemi (2garren maila)
19:45 Kerejeta-Gurrutxaga / Juanjo-Axier (1go maila)
20:30 Lujanbio-Lujanbio / Sagaseta-Beloki (1go maila)