EH Bildu izan da aurreneko indarra

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 26a, 15:45

Ereñotzun, 178 boto lortu ditu EH Bilduk. Bigarren bozkatuena, EAJ-PNv alderdia izan da, 36 botorekin. %54ko abstentzioa egon da.

EH Bildu alderdia nagusitu da Ereñotzun, Europako Hauteskundeei begira. 226 ereñotzuarrek bozkatu zuten atzo eta horietatik 178 boto lortu ditu EH Bilduk. Bigarren bozkatuena, EAJ-PNV alderdia izan da, 36 botorekin. IU izan da hirugarren indarra, 3 boto lortuta. PSOE eta Podemos alderdiek boto bana jaso dute.

493 ereñotzuar zeuden bozkatzera deituta eta horietatik 226k bozkatu zuten. Beraz, abstentzioa, %54koa izan da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!