Europako Parlamentua osatzeko hauteskundeak izan ziren atzo. Astigarragan, 1.447 herritarrek eman zuten botoa, 4.048 herritarretatik, eta EH Bildu alderdiak lortu zituen boto gehien; 594 boto lortu zituen. Bigarren alderdi bozkatuena EAJ-PNV izan zen 333 botorekin. Hirugarren indarra, Podemos alderdia izan zen 122 boto jaso zituen. Atzetik geratu zen PSOE 111 botorekin. Bosgarren bozkatuena Ezker Anitza (IU-EKI) izan zen; 68 boto lortu zituen. PPk 59 boto lortu zituen eta UPyD alderdiak, 32.