Herriarteko Txapelketari ostiralean ekin zion Astigarragak. Final zortzirenetan, Arrasateren aurka lehiatzea tokatu zaio eta joaneko partiduan 1-2 nagusitu ziren astigartarrak (12 tanto aldeko, berdinketa badago). Kadete eta jubeniletan irabazi zuen Astigarragak.
Kadeteak (9-22): Gorka Oiarbide eta Hodei Espositok jokatu zuten. Nerbioso hasi ziren, dudekin, baina jokoa hobetu zuten eta ondo irabazi zuten beren partidua.
Jubenilak (17-22): Maikel Ruiz eta Argoitz Otañok jokatu zuten. Partida oso ona egin zuten Astigarragako pelotariek. Gehien bat Argoitz Otaño nabarmendu zen. Bere kolpearekin dominatu zuen jokoa.