Lau partidutatik 3 irabazita, Ohorezko B Mailako txapeldunen titulua lortu du Hernaniko errugbiko nesken taldeak asteburuan.
Datorren asteburuan, Ohorezko A Mailako azken taldearen kontra jokatuko du, Madrilgo Cisnerosen kontra. Irabazleak, gorengo mailan jokatuko du datorren denboraldin.
Ikaragarrizko sorpresa, eta poza!
Ez zuten horrelakorik espero. Euskal Ligan 2garren eginda, Ohorezko B Mailako txapeldunen play offak jokatzea saria zen. Baina bertan ere, 3 urtetan egindako lana agerikoa izan da.
Leonen jokatu dituzte 4 partidu, beste autonomietako txapeldunen kontra. Larunbatean, Bartzelonako Goticsi 5-22 irabazi zioten; eta Universidad Sevillasen kontra, aldiz, 29-5 galdu zuten. Igandean, juxtu, baina irabazi egin zuten Leonen kontra, 5 eta 10. Eta azkenean, Madrilgo CRCri 0 eta 19koarekin irabazi zioten.
Datorren asteburuan Cisnerosi irabaziz gero, Ohorezko Mailara igoko dira.