Lehenengo mailara salto batean!

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 26a

4 eta 0 irabazi zion atzo Borussia Hernanik Txingudi DJ taldeari. Garaipen ikaragarria, denboraldia lehenengo mailara igota bukatzeko.

Ikaragarrizko denboraldia egin du Hernaniko areto futbol taldeak. Atzoko partidua irabazita, lehenengo mailara igotzea lortu du. Denboraldi bakarrean lortutako bigarren igoera izan da.

4 eta 0, uste baino errazago
Usurbilen jokatu zuen atzo Bo­ru­ssia Hernanik igoerako partidua, Txingudi DJ taldearen kontra.
Indartsu eta seguru hasi zuten partidua, eta lehenengo minutuetan argi gelditu zen hernaniarrak nagusi zirela.
Lehenengo gola 5garren minutuaren bueltan sartu zuten, eta hortik aurrerakoa «ia bakarrik etorri» zela diote. 20garren minuturako 4 eta 0koa lortua zuten hernaniarrek, eta 2garren zatian ez zen gol gehiagorik izan. Garaipena lortuta, lehenengo mailara igo da Borussia Hernani.

Bi igoera, urte bakarrean
Abenduan lortu zuten 3garrenetik 2garren mailara igotzea, eta atzo, lehenengo mailara igo ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!