Dasti Sagardoetxean emanaldia izango da gaur, Donostia 2016ko Olatu Talka ekimenarekin bat eginez. Emanaldi honek, antzerkia, musika eta dantza uztartuko ditu sagastian. Astigarragako Norberto Almandoz Musika Eskola, Astigar Dantza Taldea eta Antzerki Eskolako haurrek hartuko dute parte. Eguerdiko 12:30etan hasiko da.
Horrez gain, Sagastiak loretan eta ardiak larretan argazki erakusketa dago ikusgai.