Bazkide guztiak bilduko dira gaur Orona Ideon

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 24a

Orona Ideo, Galarretan da­goen eraikin berria uztailean inau­guratuko da, eta inau­gu­ra­zio horretara herritar guz­tiak egongo dira gonbidatuta. Gaur, ordea, jendea ibiliko da bertan. Izan ere, Urteko Batzar orokorra egin zuen atzo Orona enpresak bere bazkideekin, 2013 ekitaldiko emaitzak azter­tzeko, aurtengo urterako au­rrei­kuspenak aurkezteko eta koo­peratibaren 50garren ur­teu­rrena ospatzeko, eta gaur Orona Ideo eraikin berria eza­gutuko dute.
Orona Ideok hainbat erai­kin biltzen ditu enpresa, ira­kaskuntza eta ikerketa jardue­retarako.

Erremonte partiduak, doan
Jendea ibiliko dela apro­be­txatuta, eta Oronaren 50garren urteurrenarekin lotuta, Gala­rretako frontoian erremonte partidu azkarrak jokatuko dira gaur eguerdiko 12:00etan ha­sita, eta bertara herritar guztiak gonbidatu dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!