Ibon Fernandez eta Gari Arruarte, 12 gaixo larrienen artean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 25a, 02:00

Euskal Preso eta Iheslarien kolektiboak manifestazoa deitu du datorren larunbaterako, «presoen eskubide urraketa salatzeko».

Autobusak antolatu ditu Hernaniko Preso eta Ihes­larien kolektiboak datorren larunbatean 12:30etan Onda­rru­ko Ala­me­datik aterako den mani­festaziora joateko. Txar­telak Garin eta Oinddin jarri d­i­tuzte salgai. Mani­festaziora joa­teko dei egin dute.
Kolektiboak salatu du Hernaniko bi euskal pre­so daudela larri gaixo dauden 12 pre­soen artean. Ibon Fernan­dezek esklerosi anitza dau­ka, eta Gari Arruartek espon­di­litisa; bi gaitzak degene­ratiboak dira. Kolektiboak dio «gaixo egonda ere neu­rririk krudelenak aplikatzen diz­kie­tela kar­tzeletan». Ho­rre­ga­tik diote «giza es­ku­bi­de­ak, kon­ponbidea eta ba­ke­a­ren bi­dean eskubide urra­ke­ta guz­tiak gainditu eta mu­tu­rre­ko egoera hauekin amai­tzeko lanean herri­ta­rrak in­pli­­katzea ezin­bes­te­koa» dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!