Hernaniko Eskubaloi Taldeak ate irekien jardunaldia antolatu du gaur goizerako, gaztetxoenak kirol hau jokatzera animatzeko. Goizeko 10:00etan irekiko dituzte ateak, eta 2garren pistan egongo dira.
2001 eta 2006 urteen artean jaiotakoak deitu dituzte
Gaur egun 35 haur inguru dabiltza Hernaniko Eskubaloi Eskolan. Baina taldearen asmoa da datorren ikasturterako haur gehiago animatzea, eta pixkanaka, Hernaniko Eskubaloi Taldea garai batean izan zena bihurtzea, berriro.
2001etik 2006ra jaiotakoak deitu dituzte.
Horretarako, hain zuzen, antolatu dute gaurko eguna. Gaztetxoenak animatu nahi dituzte eskubaloia ezagutzera. Hain zuzen, 2001 eta 2006 urteen artean jaiotakoak; alebin, infantil eta kadeteak.
Ekintza gehiago
Taldea indartzeko asmotan antolatu dute gaurko eguna, baina datorren ikasturtean ere lan horretan jarraituko dutela adierazi dute, eta jendea parte hartzera animatu nahi dute.