Aurten ere Kantaita aterako da San Joan bezperan suaren inguruan kantatzera, eta entsaioak antolatu dituzte dagoeneko. Lehenengoa datorren asteazkenean egingo da, hilak 28, iluntzeko 20:15etan Biteriko plazan. Kantaitan parte hartu nahi duten guztiei azaltzeko dei egiten diete.