‘Hernani’ Musika Eskolako txistulari taldeak urtean zehar ematen dituen kontzertuetan azkenekoa emango du gaur eguerdiko 12:30etan, arkupeetan.
Helduen taldean 16 txistulari aritzen dira, baina gaurkoan, gaztetxoen taldeko 7 txistulari ere izango dituzte ondoan. Guztira, 23: Eli Ansorena, Idoia Ansorena, Jon Ansorena, Iker Apaolaza, Xabier Apaolaza, Iraitz Apeztegia, Ander Arandia, Patri Arozena, Julen Beraza, Josu Boneta, Iñaki Eguren (zuzendaria), Nahia Etxeberria, Haritz Ezeiza, Maddi Galarza, Aitziber Garin, Olatz Gonzalez, Ihintza Iriarte, Eider Oruezabala, Jon Patxe (atabala), Irati Rekondo, Ane Sanz, Ane Telletxea eta Manex Ugalde.
Joko dituzten piezak, berriz, festa girokoak, ikastolen ingurukoak eta dantzarakoak izango dira. Doinu alai eta atseginak, ikasturte amaiera gertu dela gogorarazteko.