14.625 hernaniar botoa ematera deituta

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 25a, 02:00

Ereñotzun 485 dira botoa ematera deitutako herritarrak.

Goizeko 09:00etatik ilun­tzeko 20:00ak bitartean egon­go dira eskolak zabalik, botoa eman ahal izateko.
Aurten, murrizketak di­re­la eta, botoa emateko mahai gutxiago jarriko dira; Ere­ñotzun ez du eraginik izango, baina Hernanin bai, bost mahai gutxiago egongo bai­tira. Botoa eman ahal izango da Biterin, Langile ikastolan (Laubidieta), Elizatxo ikas­to­lan, Haur Eskolan, Larra­mendi kalean, Zikuñagako eskola zaharrean eta Gabriel Celayan. Ereñotzun, Txirrita eskolan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!