Christopher Harmer hernanin izan da, Atez Atekoa gertutik ezagutzen

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 25a, 02:00

Ingalaterrako Zero Zaborreko kidea den Christopher Harmer Gipuzkoan da. Bertako esperientzia ezagutu eta Gipuzkoa Zero Zabor taldeko kideekin egotera etorri da, besteak beste. Atez Atekoa martxan dagoen zenbait herri bixitatuko ditu: Usurbil, Beras­tegi, Orendain eta tartean Hernani. Ostiralean izan zen Hernaniko esperientzia ezagutzen, eta Luis Intxauspe alkateak  eta Hernani Zero Zabor taldeko kide batek azaldu zioten guztia. Gipuzkoako eredua ezagutu nahi du Harmerrek, bai kudeaketa nola egiten den, eta baita gizarte mugimendua nolakoa den ere: «Zero Zabor filosofia lantzen duten herrialdeen artean, Gipuzkoa erreferentea da bai Europan eta baita mundu mailan ere».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!