Kostako arrantza txapelketa, haurrentzat

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 24a

Txantxangorri elkarteak haurrentzako I. Kostako Arrantza Txapelketa antolatu du datorren maiatzaren 31rako, Pasaiako uretan. Kirol honetara 7 eta 15 urte arteko hernaniar gazteak erakartzea da elkartearen asmoa. Parte hartzeko federazio lizentzia behar da, eta gurasoetako batek edo tutoreren batek lagundu beharko die. Izenematea doanekoa da. Txantxangorri elkartean egin behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!