Eguerdiko 12:00etan jokatuko dira gaur Galarretako erremonte partiduak. Oronako bazkideek atzo Batzar Nagusia egin zuten, eta gaur eraikin berria ezagutzera gerturatuko dira. Hori aprobetxatuta erremonte partiduak aurreratu egin dituzte, eta Galarretara sarrera doan izango da, herritar guztiek goza dezaten. Partiduak motzak eta azkarrak izango dira: Etxeberria IV-Agirrezabala, Matxin III-Ionen kontra; eta Etxabe II-Barrenetxea IV, Juaristi-Endikaren kontra. Bi partidu horietako irabazleek elkarren kontra jokatuko dute gero, finala.