Beste behin, boxeo jaialdi ederra prestatu du Paco Bueno boxeo taldeak (Errenteria), Astigarragan. Datorren ostiralean izango da 22:30etatik aurrera, Astigarragako kiroldegian.
Sei borrokaldi amateur
Amateur mailan dabiltzan punta-puntako 12 boxeolari izango dira lehian. Hain zuzen, 6 borrokaldi izango dira. Eta bakoitzean, 3 minutuko 3 erasoaldi jokatuko dituzte.
Azpimarratzekoa da, besteak beste, Principe (Paco Bueno) eta Xabi Burgueñoren (Anoeta) arteko borrokaldia. Pisu arinetan izango da. Gainerakoak: Ibrair (Paco Bueno) eta Medhi (Anoeta), ertainetan; Asier (Paco Bueno) eta Cristian (Irun), super arinetan; Raul (Paco Bueno) eta Arkaitz (Bilbo), astunetan; Yosua (Paco Bueno) eta Gaizka (Anoeta), semi astunetan; Mohaa (Paco Bueno) eta Maxi (Anoeta), ertainetan.
Sarrerak, 10 eta 12 euroan
Sarrerak aurrez erosteko aukera dago dagoeneko. Astigarragako kiroldegian eta Paco Buenon jarri dituzte. Sarrera orokorrak 10 euro balio ditu eta aulkietakoak, 12 euro.