Berria Txapelketa bihar Hernanin, eta pelotari hernaniarrak herriartekoan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 24a, 02:00

Batetik, Berria Txapelketako 3 partidu jokatuko dira bihar Hernaniko kiroldegiko frontoian, 10:45etatik aurrera. Final zortzirenetako azken kanporaketa jardunaldia izango da, eta partiduak izango dira Aurrera Saiaz eta Izarraren artekoak eta Aurrera Saiaz eta Oiarperen artekoak. Bestalde, pelotari hernaniarrak Ataunen izango dira bihar, 09:00etatik aurrera, Herriarteko Txapelketako final zortzirenetan zuzenean sartzeko. Jokoan sartuko dira Xabat Pagola eta Iñaki Urruzola kadeteak, Ekaitz Cisneros eta Suharri Rodriguez jubenilak eta Ioritz Arrieta eta Markel Lizeaga seniorrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!