Hernaniko saskibaloi taldeak 3x3 modalitateko txapelketa herrikoia antolatu du gaurko.
Antolatzaileak pozik daude, jendeak ondo erantzun baitu. Guztira, 15 taldek eman dute izena, bakoitza 4 jokalarikoa. Partiduak Atsegindegin jokatuko dira gaur, goiz eta arratsalde. Txosna eta musika ere jarriko dira.
Goizean ligaxka, eta arratsaldean finalak
Txapelketa herrikoia goizeko 10:00etan hasiko da, eta 14:00ak ingurura arte iraungo du. 2 kategoriako jokalariek jokatuko dute: seniorrek eta jubenilek.
Arratsaldeko 16:30etan, berriz, goizeko ligaxkan finaletarako sailkatu dutenek jokatuko dute, eta iluntzeko 20:00ak aldera sari banaketa egingo da.
Klubeko kadeteak,arratsaldean
Txapelketa herrikoietik kanpo, Hernaniko klubeko kadeteek ere ligaxka moduko bat jokatuko dute, arratsaldeko 15:30etatik 16:30etara.