Donosti Berri taldeko txirrindulari astigartarrek karrera dute gaur, Gipuzkoako Txapelketaren barruan. Alebin eta infantilak Zarautzen izango dira, Abendañon (16:30), eta kadeteek Lazkaoko Hesparrun hartuko dute parte (16:00). Aurreko larunbatean, oso emaitza onak lortu zituzten. Kadeteetan, Gorka Urkiolak 10garren postua lortu zuen banakako lehian, Ataunen, eta Urko Semperena 35garren geratu zen, 74 parte hartzaileen artean. Alebin eta infantilak erlojupekoan aritu ziren taldeka eta Tomas Oterminek eta bere taldeak 8garren postua lortu zuten. Jaime Romerok eta Telmo Semperenak talde mistoetan hartu zuten parte. Igandean, Villatuertan izan ziren Urkiola eta Semperena, baina proba utzi behar izan zuten bezperako nekearen eraginez.