Aritz Otaegi, Igor Etxeberria eta Iñaki Leonet Basque Country 7 taldean jokatzen aritu dira Amsterdameko Torneoan, eta bikain aritu dira. Lituaniaren kontra 14-7 irabazi zuten, Alsazia-Lorenari 24-14, eta Errusiako Krasnodarri 39-0. Hala ere, galdu egin zuten Poloniaren kontra (21-19) eta faboritoen kontra, Samuraien kontra, alegia (38-7). Orain Parisko Lehiaketan ari dira parte hartzen, eta hor badira nesken taldeak ere. Tartean, hernaniarrak: Amaia Erbina, Enara Cacho eta Olaia Auzmendi. yy