Astigarragari Uharte-Arakilen dagokio kilometroa (102 km) eta antolatzaileek eskatu dute autobusean joateko. Apuntatzeko aukera dago Ikatza, Ekaitz eta Zipotza tabernetan, eta asteburuetako Gure Esku Dago postuetan. Prezioa: 10 euro. Joseba Barandiaran plazatik aterako da 09:00etan eta buelta 18:00etan izango da.