Aste Santuko kontratazioek hautsi dute langabeziaren gorako joera Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 24a, 02:00

Krisia hasi zenetik, opor garaiekin batera egin izan du langabeziak behera Hernanin. Aurtengo datuek ere hori erakusten dute: urtarrilean eta apirilean kontratazioek gora egin zuten; eta beraz, herritar gutxiago zeuden lanik gabe. Datuak zehatzago aztertuz gero, 24-44 urte bitarteko herritarrak dira kaltetuenak; sektoreka, zerbitzutako sektorea dabil justu.

aste santu eta maiatzeko zubiaren bueltan egindako kontratazioek langabeziaren gorako joerarekin hautsi dute; izan ere, urte hasiera gogorra izan da Hernaniko langabetuentzat. 1.411 pertsona zeuden lanik gabe Hernanin urtarrilean, eta hilabetez hilabete gora egin du zifra horrek: 1.427 otsailean eta 1.431 martxoan. Apirila izan da behera egin duen hilabete bakarra, 1.424 langabeturekin. Datozen hilabeteetan, udarari begira egingo diren kontratazioak medio, espero da beherako joera horrek segida izatea.

25 eta 44 urte bitartekoherritarrak, kaltetuenak
Langabeziaren datuak urteei erreparatuta aztertuz gero, nabarmen, 25 eta 44 urte bitarteko herritarrak dira krisia gehien sufritzen ari direnak. 1.411 langabetu zeuden apirilean Hernanin, eta horietatik erdia, 701, adin tarte horretan zegoen.
Hilabeteetan atzera eginez gero, ikusi liteke ez dagoela al­daketa askorik, batez ere, gizonezkoetan. Ema­kumez­koen ka­suan ordea, joera aldatuz joan da. Apirilean lanik gabe zeu­den gehiena 25-44 urte ba­zituzten, aurreko hiletan 45 urtetik gorako emakumeak ziren gehienbat, lanik gabe zeudenak.

Zerbitzutako sektoreak jarraitzen dukaltetuena izaten
Azken hilabetean egin diren kontratazio gehienak zerbitzutako sektorean egin badira ere, hau da nabarmen, sektorerik kaltetuena. Hernaniko langabetuen %62ak zerbitzutan egiten zuen lana.
Gainerako sektoreei erreparatuz gero, industrian ere gogor ari da jotzen krisia. Apirilean 228 langabetu zeuden, sektore honen bueltan lanean aritzen zirenak. Atzetik dira eraikuntza 156 langabeturekin eta nekazaritza 40rekin; horiez gain, beste ofizioren batera dedikatzen diren 111 hernaniar zeuden lanik gabe.

Aldi baterako lan kontratuak, batik bat
Urte hasieran gora egin zuen  kontratazioak Hernanin, 501 langile kontratatzeraino. Otsai­­­lean nabarmena izan zen beherakada, 365 kontratu egin baitziren. Eta handik aurrera, geroz eta hernaniar gehiago kontratatu dira: martxoan 369 eta apirilean 435.
Kontratu motak aztertuz gero, aldi baterako kontratuak dira, gehien egin direnak. Apirilean esaterako 435etik 395 ziren tenporalak. Hasieratik  mugabe 37 herritarrei egin zieten. Eta aldi bateko kontratua izatetik mugagabe izatera hiru herritar pasa ziren.

Datuak joan den urtekoak baino hobeak
2013 urtearekin konparatuz ge­ro, aurreneko hilabeteetako joera antzekoa izan da, Ga­bo­netan eta Aste Santuaren bueltan egindako kontratazioek lan­gabeziaren beherakada eka­­rri baitute. Langabetu ko­purua orokorrean aztertuz gero, 2014ko datuak itsaropen­tsuagoak dira. 2013ko urtarrilean 1.419 herritar zeuden lanik gabe; eta aurten 1.411. Alde hori haundituz joan da hilabeteek aurrera egin ahala. 2013ko otsailean 1.445 pertsona zeuden lanik gabe Hernanin; eta aurten 1.427.  Martxoan joerak segi, eta 2013an 1.441 langabetu baziren, aurten 1.431. Azkeneko datuan dago alderik haundiena. 2013ko apirilean 1.455 langabetu zeuden Herna­nin, eta aurten 1.424 daude.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!