Hernaniarrak kexu dira Portutik Karabelerako bidean jarri dituzten konkorrengatik

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 24a

Portu eta Karabel auzoa lo­tzen dituen bidea obretan egon da azken hilabeetan. Oinez­koentzako bidea egin dute, eta aldamenean, bidegorria jarri ere bai. Portuko Lonja etxearen bueltan bat egiten dute bide guztiek: ibilgailuak dabiltzan errepideak, oinezkoek, txirrindulariek... Soluzio gisa, gune gorria jarri dute bertan. Gune gorria gainontzeko errepidea baino zentimetro batzuk altuagoa da, eta eremua ondo arautzen duen seinaleak jarri dituzte aldamenean. 

«Arazoak, bi konkorrak jarri dituztenetik»
Obra bukatzeko azken lanen parte izan da, baden edo bi konkor gehitzea, zona gorri horren hasierari. Bat Portuko erriberetara sartzeko zubiaren inguruan ja­rri dute eta bestea Indianoe baserriaren aldemenean. Her­ri­ta­­rren kexak bi konkor horien ha­rira etorri dira. Diote, batetik, ez ze­goela konkor beharrik: «izan ere, eremu go­rria bera erre­pi­dea baino zentimetro ba­tzuk al­tuagoa da, eta hortaz, koskaren fun­tzio hori be­te­tzen du. Beste­tik, nahikoa sei­na­le ba­dagoela us­te dugu, ere­mu horretako abi­a­­dura eta baldintza bereziak azalt­zen dituena. Eta bukatzeko, koskaren al­tue­­ra gehiegizkoa da. Frenatu ba­­karrik, ez au­rrene­ko martxa jarri eta sua­be pasatzen hasita ere, azpiak ikutzerainoko saltoa ema­ten du kotxeak». Bes­talde, go­goratu dute 5 koska daudela 200 metroko eremuan.

Gomazkoak jartzeko eskaera
Osiñaga auzoko bizilagunak au­­zoan barrena dituzten konkorrekin ere kexu dira. Diote, he­rrira joan-etorria egunean 4 alditan egin behar izaten dutela askok, eta herrigunera iritsi bitartean 10-12 koska artean pasa behar izaten dituztela: «auzoan zehar jarrita dauden konkor kopurua berraztertu egin beharko litzakeela uste dugu. Gainera, herrigunetik urrun­tzen diren auzoetan, gu­rea kasu, hormigoizko konkorrak jartzen dira eta ez dakigu zein den auzo batzuen eta besteen arteko diferentzia, hori horrela izateko. Berraztertu eta mantendu behar diren konkorrak go­mazkoak izatea eskatzen dugu»  

Eskaera eginda
Auzotarrek zein herritarrek es­kaerak Udalera bideratu dituztela azaldu diote Kronikari, eta orain zain daudela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!