Herritarren iritzia biltzeko inkesta prestatu du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 24a, 02:00

Berdintasun plana osatzen ari da Astigarragako Udala eta honen harira, herritarrek betetzeko inkesta bat prestatu du. Galdetegiak datorren larunbata baino lehenago entregatu behar dira Kiroldegian, Kultur Etxean edota Udaletxeko Erregistroan. Horrez gain, ekainaren 4an, bilera bat egingo da ondorioak aztertu eta eztabaidatzeko. 19:00etan izango da udaletxean. Informazio gehiagorako, Berdin­tasun sailera deitu daiteke: 943 33 52 30 (Lorena).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!