Hernaniko nesken taldeak denboraldi bikaina egin du aurten Euskal Ligan. Bigarren bukatu du, eta ordainetan, Ohorezko Mailara igotzeko play offak jokatuko ditu. Gaur eta bihar izango dira partiduak, Leonen. Asteburuko ligilla irabazten duenak hurrengo asteburuan jokatu beharko du Ohorezko Mailako azken taldearen kontra. yy