‘Hernani’ Musika Eskolako txistulariek kontzertua emango dute bihar eguerdian, 12:30etan hasita arkupetan. Urtean zehar ematen dituzten 3-4 kontzertuetan azkena izango da, eta kasu honetan, taldea osatzen duten 16 txistulariekin batera ariko dira gaztetxoen taldeko 7 kide ere.